TAILERRAK HEZKUNTZA PROIEKTUAREN BARRUAN

Atal honetan TAKE ZERO-k eskaintzen dituen tailer desberdinak aurki ditzakezue, ikastetxeen hezkuntza proiektuaren barruan, astero irakasgai bateko ordu bat ordezkatuz. Tailerren izenak eskolaz kanpoko ekintzekin bat datozen arren, tailer hauek hezkuntza proiektuaren barruan irakasgai bat osatzeko garatu dira eta aldez aurretik ezarritako garapena dute hasieratik bukaerara, eskola sisteman sartzeko egokituak.

Lokuzioa eta Bikoizketa

  • Saioak: 11
  • Irakasgaia: Euskara
  • Ikasmaila: DBH-ko 3. maila

Tailer honen helburua euskara lantzea da, eta batez ere, ikasten ari diren bitartean euskararekin ondo pasatzea da. Hori guztia lokuzioaren eta bikoizketaren bidez.

Lokuzioarekin eta bikoizketarekin hainbat alderdi landuko ditugu: dikzioa, ahoskera, irakurketaren eta entzumenaren ulermena, irakurketaren abiadura, irakurketa adierazgarria, aditzen adierazpena, hiztegia, itzulpenak, ahotsaren proiekzioa, intonazioa, erreflexuak, sinkronizazioa, etab. 

Hauek dira helburuetako batzuk:

    • Euskara naturaltasunez hitz egitea, bizkortasuna lortuz hitz egiterakoan
    • Euskal hiztegiaren erabilera aberatsagoa, hau da, euskara jatorragoa garatzea
    • Euskararen adierazpen aberatsagoa, hau da, ideiak hainbat modutan adierazteko gaitasuna garatzea
    • Sentimenduak eta emozioak adierazteko gaitasuna garatzea
    • Euskararen ulermena garatzea
    • Euskararen adierazpen eta intonazio edo doinuera zuzena garatzea
    • Euskararen ahoskera zuzena eta azentu tonikoa ikastea
    • Beste kideen aurrean euskara interpretatzeko gaitasuna garatzea
    • Euskara alderdi desberdinetara eramatea, egoera desberdinetan hizkuntza arazorik gabe erabil dezaten
    • Lexikoaren eta gramatikaren erabilera hainbat modutan sustatzea
    • Orokorrean, ondo pasatzea euskara ikasten, hau bait da ezaguerak barneratzeko modurik erabilgarriena

Tailer honetan hainbat jarduera burutuko dira. Besteak beste:

    • Telesailen eta filmen bikoizketa
    • Irrati programa sortzea
    • Bisitaldia bikoizketa estudio batera

Jarduera desberdinei, erabilgarritasunari, ordutegiei, prezioei eta abarri buruzko informazio gehiago lortzeko orrialde honetako beheko aldean dagoen formularioa bete dezakezue. 

Antzerki 2.0

  • Saioak: 11
  • Irakasgaia: Euskara
  • Ikasmaila: DBH-ko 2. maila

Tailer honek ikasleak kamera aurrean antzeztera hurbiltzen ditu. Helburuak partekatzen ditu lokuzio eta bikoizketa tailerrarekin, baina antzezpenean eta bere alderdi guztietan oinarritzen da, eta alde batera uzten du perfekzioa ahozko euskararen erabileran.

Tailer honetan jarduera desberdinak egingo dira, hala nola:

    • YouTube estiloko bideoak
    • Zinema mutua
    • Telebistako lehiaketak
    • Erreportajeak
    • Film laburrak

Jarduera desberdinei, erabilgarritasunari, ordutegiei, prezioei eta abarri buruzko informazio gehiago lortzeko orrialde honetako beheko aldean dagoen formularioa bete dezakezue.

Murgiltze irakurketa 2.0

  • Saioak: 10-12
  • Irakasgaia: Euskara, Gaztelania edo Ingelesa
  • Ikasmaila: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara

Tailer hau irakurketa sustatzeko eta teknologiaren erabileraren bidez ikasleentzat erakargarria izan dadin garatu da. Tailer honetan argiak erabiltzen dira irakurketarako giro erakargarria sortzeko, eta testuarekin eta musikarekin sinkronizatutako irudien proiekzioia egiten da, irakurketan murgiltzen laguntzen dutenak.

Tailer hau klaseko beharretara egokitzen da eta ikasmaila eta hizkuntza desberdinetarako prestatuta dago.

Tailer honetan hainbat jarduera burutuko dira. Besteak beste:

    • Liburu oso bat irakurtzea
    • Ipuin laburrak
    • Liburu eta/edo ipuin desberdinei buruzko eztabaidak
    • Testuak ulertzeko eta interpretatzeko ariketak
    • Irakurketa sustatzeko jolasak

Jarduera desberdinei, erabilgarritasunari, ordutegiei, prezioei eta abarri buruzko informazio gehiago lortzeko orrialde honetako beheko aldean dagoen formularioa bete dezakezue.

 

KONTAKTUA

Informazio gehiago nahi baduzu (metodologia, ordutegiak, tarifak, …) deitu 671 101 451 telefono zenbakira, bidali mezua info@takezero.es helbidera edo harremanetarako formularioa bete eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

3 + 1 =