IKASTAROAK

Atal honetan TAKE ZERO-k ematen dituen umeentzako, gazteentzako eta helduentzako ikastaroak aurkituko dituzu. Momentuz ikastaro bakarra dugu. Ikastaroen eskaintza pixkanaka zabaltzen joango gara. 

Lokuzio eta Bikoizketa ikastaroa

Une honetan lokuzio eta bikoizketa ikastaroa ez dago jardunean. Atal hau laster eguneratuko dugu ikastaroa berriro martxan dagoenean.

Lokuzio eta bikoizketa ikastaro honetan lokutore edo bikoizketa aktore gisa lan egin ahal izateko beharrezko teknikak ikasiko dira. Ez da beharrezkoa sektorearen aurretiazko ezagutza, hutsetik abiatuko baikara alderdi teoriko, tekniko eta praktiko guztiak baitan hartuz.

Ikastaroaren gehiengoa praktikoa izango da, atrilaren, mikrofonoraren eta pantailaren aurrean jarriz, ikus-entzunezko edozein materiali ahotsa ematerakoan beharrezkoa den teknika menperatzeko. Telesailekin, filmekin, dokumentalekin, audio-liburuekin, audio-gidekin, irratiko eta telebistako publizitatearekin lan egingo dugu, eta irrati lokuzioa languko dugu.

 

KONTAKTUA

Informazio gehiago nahi baduzu (metodologia, ordutegiak, tarifak, …) deitu 671 101 451 telefono zenbakira, bidali mezua info@takezero.es helbidera edo harremanetarako formularioa bete eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

6 + 4 =