INFORMAZIOA

TAKE ZERO-k hezkuntza arlo desberdinetan lantzen duten zenbait zerbitzu biltzen ditu. Hezkuntza zentroetan eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzeko ideiarekin sortu zen, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko VIII. Enpresa-Ideien Banku lehiaketan (2016) aurkeztu ondoren, “Teknologia, sormena eta dibertsioa!” leloarekin. Proiektuak bigarren saria irabazi zuen eta aurrera eramatea erabaki zen.

Harrezkero TAKE ZERO hazten joan da, hezkuntza proiektuaren barne euskara tailerrak eginez eta helduentzako Lokuzio eta Bikoizketa kurtsoak eskainiz, jada martxan zeuden eskolaz kanpoko ekintzez gain.

TAKE ZERO-ren helburua lokuzioaren eta bikoizketaren mundua ezagutzera ematea da eta hezkuntza-ingurune desberdinetan ikasteko metodo gisa erabiltzea da.

KONTAKTUA

TAKE ZERO-k ez du egoitzarik, lokalik edo zehaztutako espaziorik. TAKE ZERO-rekin harremanetan jartzeko azpian dagoen formularioa bete dezakezu edo harremanetarako hurrengo bideak erabil ditzakezu:

E-mail: info@takezero.es
Telefonoa edo WhatsApp: 671 101 451 (Yeray)
Facebook: TAKE ZERO
Instagram: @takezero.es

6 + 6 =